Bost teilatu filma

Bost teilatu filma

BARNE, “HITZAK” JOSUJOSU MARTINEZEKMARTINEZEK BAIGORRIN FILMATURIKO 4. FILM LABURRA

Bost teilaturen azpian gertatu bost istorio labur, bost film labur. Nork bere etxean ‘Krak’ egin duten Ane eta Mirenen dolua ; Ekaitz gazteak eta Inaxiok baserrian bizi duten katarsiak emandako « Arnasa » ; Michellek jaioterrira itzultzean deskubrituko dituen « Hitzak » eta iraganaren inguruko galderak ; paketeari dagokion teilatupera eramateko « Erlojupekoa » lehiatzen duen mezularia eta, azkenik, tentsioz eta arriskuz betetako ‘Muga’ inguruan babestuko duen teilatu baten bila dabilen Kamaru gazte afrikarra.

Urepeleko eta Baigorriko herriko etxeen partaidetzarekin • Udalbiltzaren « Geuretik sortuak » egitasmoaren karirat

Honako film laburrek osatzen dute « Bost teilatu », egitasmoaren lan kolektiboa :

1/ « Krak » : Zuzendariak: Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola • Ekoizlea : Kamikaz Kolektiboa

2/ « Hitzak » : Zuzendaria: Josu MartinezEkoizlea : Gastibeltza

3/ « Erlojupekoa » : Zuzendaria: Leire Egaña • Ekoizlea : Bira Produkzioak

4/ « Muga » : Zuzendaria : Eñaut Castagnet. Ekoizleak : Gastibeltza eta Mirokutana

5/ « Arnasa » : Zuzendaria: Raúl Barreras • Ekoizlea : Kliska Filmak • Filmaren ekoizpena eta muntaketa Adabaki Ekoizpenak • Musika « Ibil Bedi » taldea

 

“Hitzak” filmaz bibi hitzhitz

Argazki zuzendaria: Hibai Castro • Ekoizpena: Gastibeltza Filmak
Aktoreak: Lea Campistron, Arantxa Hirigoyen, Titika Rekalt, Yaiza Arregi, Joanes Ustaritz, Kattalin Bidart, Mikela Atxoarena

Film kolektibo honetan atxemanen dituzuen film laburretarik bat, Josu Martinezek filmatu du Baigorrin 2021eko urrian. Ez da lehen laburra hemen egiten duena: “Ama” egin zuen 2018an, “Anti” 2019an eta “Subandila” 2020an, denak Baigorriarrekin eskuz esku. 

Lau istorioak Bizkarsoro izeneko fikziozko herri batean pasatzen dira, bakotxa garai desberdinetan. Denek XX. mendean, Ipar Euskal Herriko herri ttipiek ezagutu dituzten aldaketa soziolinguistikoak agerian uzten dituzte. Laster bosgarrena, segurrenik ere azkena izanen dena, filmatzeko asmoa dute. 

Sinopsia : 1966. Bizkarsoroko herrixkan, lau gaztek hitz batzuk aurkitu dituzte mendian lurperatuta. Euskarazko hitz zaharrak. Herrian, gero eta gutiago mintzatzen da hizkuntza hori. Gazteak frantsesez ari dira. Michellek 21 urte ditu, eta ez daki euskaraz. Bere familian aspaldi galdu zen. Edo hori uste zuen.

Data

2022 Apirila 22
Expired!

Ordua

20:30

Tokia

Baigorri • Bil Etxea