Urtero, finalen eguna probintzia ezberdin batean iragaten da. Aldi huntan, Baxenabarreren itzulia zela, Baigorrik du ekitaldia antolatzen, federazioko eremaileekin. Zazpi probintzietako bikoteek lehiatuko dute egun osoan.
Giro goxoa izan dadin, programa eder bat ere proposatuko zaie, bazkari eta animazioekin. Finala gela isolatu batean jokatuko da, bainan, ikusgai izanen da Plaza Xokon instalatuko den pantaila haundi batean. Egun goxo bat beraz, erregeen ikusteaz asetu arte!