Ez Dok Hiru

Ez Dok Hiru

Zenbat euskal kantu ezagutzen dituzu, zahar edo berri? Kalkulua egin duzu inoiz? Ziur gaude uste duzuna baino askoz gehiago direla.
Ikuskizun honetan berrehun baino gehiago agertzen dira (zatiak, noski !) eta denak ez bada gehienak, ezagun egingo zaizkizu. Kanta kopuru ederra erabili dugu, baina aipatu gabe utzi ditugu beste hainbeste kanta eta musikari. Horiek ere estimatu egiten ditugu, lan honetan tokirik aurkitu ez badute ere. Gure musika ondarea, altxor bat da, gure memoria historikoaren lekuko emozionala.
«Ez Dok Hiru», kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irringarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari gure musikarekiko maitasuna dario.

– Antzezlan musikala
– Tartean teatroa

Data

2023 Apirila 29
Expired!

Prezioa

12.00 €

Tokia

Baigorri • Bil Etxea
Category
", "image": "https://basaizea.com/wp-content/uploads/2023/03/ezdokhiru-cmjn.jpg", "name": "Ez Dok Hiru", "url": "https://basaizea.com/ekitaldiak/eleketa-erakusketa-681/" }