Hizkuntza eta generoa gurutzatzen direla badakigu. Badakigu emazte edo gizon izendatu izatearen baldintzapen sozial eta kulturalek hizkuntzen hautuan, hizketarako moduetan, lekuetan, gaitegian eta prestigioan eragina dutela. Hizkuntza gutxitua eta hizkuntza hegemonikoa ere botere harremanek lotzen dituztela badakigu. Badakigu euskaraz edo erdaraz aritzeak hizketarako moduetan, lekuetan, gaitegian eta prestigioan eragina duela.
Prestigioaren, pribilegioen eta eskubideen banaketak osatzen duen jendarteko botere sarean jokoan daude euskararen normalizazioa eta genero berdintasuna. Euskara eta emaztea, biak dira menderakuntzaren alaba, eta, horregatik, biak dira ahalduntzeko eta boteretzeko lekua.
Lorea Agirre Dorronsoro eta Idurre Eskisabel Larrañagarekin.