1970eko hamarkadan, Ipar Euskal Herriko emakume eta gizon abeslari batzuk, herritartasun eskubiderik gabeko lekuetan, euskal kantua sartu zuten. Bereziki Hego Euskal-Herrian, frankismoaren berunezko txapa jasaiten zuten lekuetan. Zentsura, metrailetak, edo segaden aurrean, ausartu dira zapalkuntza, tortura, kartzelatze eta erailtzen salatzera beren kantuekin. Hegoaldeko lagunekin edo haien ordez abestu dute, azken hauek abestea debekaturik baizuten.
Liburu hau irakurtzen da, 1950 eta 1975 arteko abestien bidez, Franco hil arte, ondoko urtetara ere urrats batzuk emanez. Egia da, Franco hil bada 1975eko azaroaren 20an, frankismoak bizirik iraun duela batzuk. Liburu honen aurkezpenean, gure artean dauden historia honetako eragileek kantu zati batzu tartekatuko dituzte.