

Apirilaren 28a – baigorri
Baigorrin ere erasorik ez !
Nafarroaren eguna denontzat leku segurua izaitea nahi dugu. Edozein eraso mota ez dugu onartuko. Izan dadin, eraso fisiko ala moralak, behar diren baliabideak ezarriak izanen dira horien saihesteko eta zerbait gertatzen balitz, berehalako neurriak hartuak izanen dira eraso huni erantzuteko.
Jaz gertatutakoa berriz ere salatzen dugu eta ez dugu nahi aurten ere, holako gertakari batek egun hunen dirdira ilundu dezan. Bestalde, aurten, arreta berezia emanen dugu bestazaleak drogatzeko fenomenoari. Ez dugu onartzen bestazaleak drogatzea, erasotzaileen gogo sexualak asetzeko ekintzak ez ditugu baimenduko!
Denen ardura da Nafarroaren eguna, egun pollita eta denen errespetuan izan dadin!
Gora nafarroaren eguna!