Elkartea

Basaizea aipatzean, kulturari pentsatzen da.

Kulturaldia, edo denboran Kultur Astea deitua zena, 1979 urtean sortu eta orain arte irauten du.

Helburutzat du Baigorriko eskualdean euskarazko ekitaldien eskaintzea forma ezberdinetan: ikusgarri, antzerki, kantaldi, eztabaida, gogoeta… Eskas bati erantzuteko sortua, garaian euskarazko sorkuntzak eta emanaldiak arrunt murritzak baitziren.

Gaur egun, eskaintza anitzez aberatsagoa da bainan ez dugu begi bistatik galtzen euskaraz bizi nahi badugu, horrelako ekitaldiak beharrezkoak direla eta oraindik animaleko lana gelditzen dela, euskal kulturak leku oraindik ttipiegia duelako gure lurraldean. Beraz, gure maneran eta gure ahalekin entseatzen gira Euskal Herri barnekaldean kultura biziarazten eta bazterren animatzen.