Nor naizen baneki

Nor naizen baneki

Nor naiçen banequi, graçia nuque achequi
Ilargiac soilic daqui naiçela Equi.

Antzezlanak antzoki baten indusketa arkeologiko bat kontatzen du. Arkeologoek eta adituek antzokiaren historia sekretua aztertzen dute, geruzaz geruza, erromatarren garaitik gaur egunera. Bi mila urtetan metatu diren gudu ezagunak, gai ez oso ezagunak eta trauma lurperatuak argitara emanez. Ikuslea Inkisizioaren, Frantziako Iraultzaren, Karlistaden eta 1936ko gerlaren ikuspegietan barna ibiliko da, familia, jabetza, mugak, herentzia genetikoa eta indarkeria koloniala bezalako gaiak jorratuz. Lurraren indusketaz gain, pertsonaiak ere barne-bilaketa batean ibiliko dira, gauzatu beharreko erabaki garrantzitsuen eta beren kontraesanen artean harrapaturik.

Idazleak: Harkaitz Cano, Ximun Fuchs
Zuzendaria: Ximun Fuchs
Aktoreak: Ramon Agirre, Garoa Bugallo, Maialen Diaz, Aline Etxeberri, Manex Fuchs, Idoia Tapia, Oier Zuñiga
Teknika: Acrónica

Data

2026 Apirila 12

Ordua

18:00

Tokia

Baigorri • Plaza xoko
Category
", "image": "https://basaizea.com/wp-content/uploads/2026/03/Nafarroaren-eguna-Nor-naizen-baneki.jpg", "name": "Nor naizen baneki", "url": "https://basaizea.com/ekitaldiak/nor-naizen-baneki/" }