Mugaz gaindiko bi koruen arteko topaketa. 11 eta 20 urte arteko 120 kantariek oholtza partekatuko dute.
Oreretako Zaria Koru Eskola eta Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioko koruen arteko topaketa. 2015eko udazkenean abiatu zen Zaria Koru Eskola elkartearen ibilbidea. Egitasmo honek hezkuntza, kultura eta euskara sustatzen ditu. Manex Erdozaintzi Etxart kolegioko koruarekin batera, Gipuzkoa eta Baxenabarreko gazteen arteko lotura kulturalak eta pertsonalak indartzen ditu baita elkarrekin abestearen onurak zabaltzen ere.
Emakumende
Tradizioa eta sorkuntza nahastuz, Emakumende (emakume eta mende) izenaz bataiatu musika tradizionalen kontzertu honek hamar musikari biltzen ditu Iparraldeko Orkestran. XIX. mende bukaeratik gaur egun arte bildutako euskal artxiboetatik ateraz, proiektu honek emakumeak, ahotsak eta praktika instrumentala laidoztatzen ditu.