Bidea da borroka

Bidea da borroka

Belaunaldiak txapelketaren espektatiba sakon bizitzen duenez, liburuak BECera doan Martin Artola protagonistaren bidea kontatzen du. Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera doa Martin, oholtzan kantatzera, egun handia da Martinentzat. Liburuko orrietan zehar tartekatuta, BECera iritsi ahal izateko bizian egin duen ibilbidea ere kontatzen du liburuak: ze jende utzi duen bazterrean, ze zalantza izan dituen, zergatik pasa den bera eta ez beste batzuk, harremanak, prekaritatea, gatazka armatuaren ondoko urteetan haien belaunaldiak duen epika berri baten falta, gizonezkoen pribilegioak.

– Komiki aurkezpen kantatua
– Beñat eta Unai Gaztelumendi

Data

2023 Apirila 15
Expired!

Ordua

11:00

Tokia

Ortzaize • Menta Liburu denda
Category