Apirileko Haize Basaren karietara, Ziztada & Rlantz bikoteak hasiko du gaualdiko lehen kontzertua. Reggae-dub estiloko euskal taldea 2017an hasi zen. Ondotik, Odei-ek «Goizegi hiltzeko» rap estiloko disko berria aurkeztuko digu. Rap eta reggae dub amorratuek loriatzeko parada ederra izanen dugu! Baita ingurune musikal berriak deskubritzeko posibilitatea izango da ere entzule ez direnentzat…