Kantua: Maddi Oihenart – Ihitz Iriarte Kantua eta perkusioa : Beñat Achiary – Julen Achiary Txirula eta kantaria : Mixel Etxekopar Klarinetea: Nicolas Nageotte Biolontxeloa : Jordi Cassagne
Basaideak, kantuak eta irudiak uztartzen dituen ikuskaria. Denboran ibilitako oroimin hori sorkuntza anitzez elikatu da. Tradiziotik abiaturik gaur egungo kultura garaikide aberatsa loratu dute Pirinioaren ipar magaletan bizi diren sortzaileek. Hemen dira Pastoralak eta Maskaradak. Hemen bizi ziren Etxahun-Iruri eta Pierre Topet Etxahun. Kantua arte eder bihurtu den lurraldea dugu Xiberoa. Herri-kantu hauen aberastasun esentzialarekin esperimentatzera gonbita luzatu nahi dizuegu.
Ondotik gaualdia ikastolan ARRANO BAND taldearekin.
Arranoband duela pare bat urte Lesakako Arrano Elkartean sortu zen taldea da, Nafarroa iparraldeko musikariz osatua. Oinarrian Euskal Herriko musika du, abesti pare bat propioak izanik ere, gehienak euskal musikari ezberdinen kanta ezagunen bertsioak baitira. Hainbat instrumentuz dago osatua taldea: txistua, klarinetea, eskusoinua, zeharkako flauta, gitarra, perkusioa, tuba, tronpeta eta ahotsa.