liburuaren aurkezpen musikatua Xabier Itzaina (ikerlaria) eta Xabi Etxeberri (soinularia)
Ipar Euskal Herriko herri soinuaren historio sozial bat.
Ohiturek badute istorio bat. Ohitura dantzatuak beti garai bakoitzari egokitu dira, Euskal Herrian bertzetan bezala. Hitzaldi honetan Lapurdi-Baxenabarreko dantzarako soinuaren bilakaera dugu behatuko. Nor ziren soinulariak? Zer eta nola jotzen zuten? Zeren karietara? Nola ikusiak ziren orduko gizartean? Dantzaren araudiek zer erranahi zuten? Baionan barna pasatzen ziren printzeen laguntzeko morisca-tik Urdozeko toberetaraino, behatuko dugu soinularien betebeharrak zoin ziren eta nola aldatuz joan diren mendeetan zehar. Adibide musikal zonbait emanez bidenabar.
Baigorri, Ortzaize,Garazi, Aldude (BOGA) irakurle taldeak antolaturik.