Ura ez baita beti gardena

Ura ez baita beti gardena

Liburuaren aurkezpena . Topaketa Xabi Lasa egilearekin
Baigorri Ortzaize Garazi Aldude (BOGA) irakurle taldearekin antolatua

Xabi Lasaren lehen eleberriak Nafarroako Erriberako herri batera eramanen gaitu, Lurribar herrira. Ur horniketa arazoek eta herriko agintarien ta laborarien arteko liskarrek abiatzen dute lana. Nafarroako gobernu berriko Sara Zaldaiz ingeniaria, uraren antolamendurako arduraduna, bidaltzen dute herri horretara, baina egoera koropilatuko zaio enpresari batzuen jokaerarekin, alderdi politikoen esku hartzearekin, eta hilketa bitxi batzuekin. Egileak ‘thriller’ honentzat, usaian aurkitzen ez ditugun pertsonaiak eta lekuak ekarriko dizkigu, protagonismoa ingeniari bati emanez eta Nafarroako Erriberan jarriz. Berez lur idorrak direnak gertakari latzez, abentura arriskutsuz eta egoera hilgarriz bustiko dira : datu faltsuak, joko eta interes politikoak, negozioak, ustelkeriak, desagerpenak, hilketak, interes pertsonalak, polizia ezberdinen arteko liskarrak…

Azken urteetako Nafarroa Garaiko egoera politikoa atzean duela, bere gobernu aldaketekin eta inbertsio handiekin, ur horniduraren arazo larria begi aitzinera ekartzen digu eleberriak, honi lotu borrokak ekarriz, horien artea Itoizkoa.

Data

2025 Apirila 11

Ordua

19:00

Tokia

Liburutegia . Aldude
Category