Xak, Paxkal Irigoien musikari polifazetikoaren proiektu berria da, popa eta folka jorratzen dituena. Egiten duen musika iluna eta hipnotikoa izan daiteke, alaia edo argitsuagoa bertzetan. Tresna ugari erabiltzen ditu (ahotsa, kitarra, saxoa, bibolina, pianoa, sintetizadoreak…), entzulea geruza ezberdinetan harrapatuz.